You are currently browsing the tag archive for the ‘IKT hausnarketa’ tag.

Aurreneko hausnarketatik, gauzak aldatu direla uste dugu, gure ikuspegia, alde batetik behintzat, aldatu egin dela esan genezake. Hasiera batean, irakaskunztari aplikatutako teknologia berriak nahiko urruti gelditzen zitzaizkigun. Ordenagailua bizitzan zehar gero eta arlo zabalagoetan aplikatzen joan gara, baina bat batean iarakaskuntzan teknologiez aparteko ikasgaietan aplikatzan hasi zela entzun genuenean, berehalako beldurra sartu zitzaigun.

Wiki, Web quest, blog eta antzerako “berbak” egiten jakin behar genuela entzuterakoan, gerora irakaskuntzan aplikatzeko, ikasgai honetatik distantzika bat artu genuen, berehala ordenagailuekin bakarrik komunikatzen ziren ikasleak baino ez baikenituen irudikatzen.

Hala ere, segituan jakin genuen, hauek tresna batzuk baino ez direla, eta iakskuntza berria ez dela baliabide teknologikoetara bakarrik mugatu behar; hauek aparteko beste estrategia gisara ulertu behar genituela. Ikuspegi berri horren zehaztapenarekin ados egon ginen taldekideak.

Eta hasi ginen, lehen aldiz eskemak ordenagailuz egin genituen eta oraindik motelak eta oso trebeak ez garen arren, programa polita eta egokia iruditu zaitzaigun. Programa hau eskemak egiteko gure ohiko jardueretan sartzen badugu, hasieran denbora asko behar dugun arren, apurka trebatu eta behin programa honetara ohituta oso tresna baliagarria dela esan genezake. Cmap tools programa erabiltzen ikasi genuen; eta egia esan hainbatek etxean erabiltzen dugu jada.

Bestalde, wikiak zer diren definitu dugu, eta horretan trebatu ez garen arren, zabal mundu honetan zer mugitzen den eta behintzat hitz ezaguna egiteko baliagarria dela uste dugu.

Blogaren erabilerak nahastu egin gaitu. Gure taldeari dagokionez, bakoitzaren erabilera oso ezberdina izan da; batzuk gehiago erabili dute eta beste batzuk ia ezer ez. Hala ere, baliabide egokia iruditzen zaigu. Jakin dugu, Ermuako eskolan adibidez, ikasgaika blog bat sortu dutela irakasleek, eta harrituta daude izan duten arrakastarekin. Ikasleak motibatzeko baliagarria izan dela diote; eta egunero egunero hainbat bisita eta komentario jasotzen dituztela. Irakasleentzat uste zutena baino lan handiagoa izan da. Eta guk, irakasle izango garen aldetik, argi eduki behar dugu zein den gure helburua; gure helburua, ikasleek ikasteaz gain motibaturik daudela ikastea da; eta hau ikasleak motibatzeko tresna bat baldin bada, zergatik ez dugu ba erabiliko? Gure ateak, zabalik egon behar dira.

Eta amaitzeko Web questak zer diren ikasi dugu, eta blogaren antzera, bat sortu dugu, baina kasu honetan taldeka egin dugun lana izan da. Lehenengo gai ezberdinak lantzen zituzten hainbat web quest bisitatu ditugu, bakoitzaren atalak ezberdinduz, eta ondoren bat egin dugu. Web quest honi ere etekinak atera diezazkiokegula uste dugu. Agian, belaunaldi berriarentzat ikasteiko metodorik erakargarriena da!

Hala ere, azpimarratu beharean ikusten dugu gurue burua; baliabide hauek baliabideak baino ez direla, tresnak baino ez. Hauek bere erabilera hutsean, ez dute funtziorik; baina ikasgaien lanke zabalaren barruan, tartetxo bat eduki dezaketela uste dugu.

Bazen behin, herri txiki batean neska muturzuri mototx-beltz bat. Inguruko beste haurrak bezala, arratsaldeak kalean pasatzen zituen, plazan, parkean, zuhaitz artean, erreka ertzetan… bere adin inguruko neska-mutilekin. Hainbat jolasetan murgilduta igarotzen zituen arratsaldeak, korrika alde batetik bestera.

Sekula ez zuen, bideokontsolekin denbora gehiegirik pasatu; eta egia esan, hauekin zeukan harremana ez zen inoiz oso estua izan, sekula ez zen tramankulu horiekin oso trebea izan. Hauei buruz ikasi zuen apurra, ikastolan ikasi zuena izan zen. Bertan, gainerako gelakideekin batera, lana erraztera begira ordenagailuko oinarrizko programak erabiltzen ikasi zuen. Baina hura ez zen bere mundua; bere ustez, han nonbait, urrun urruneko jendeak baino ez zituen erabiltzen gailu sofistikatu horiek. Baina mundu urrun hori ez zen horren urruna, horretaz ohartu zen, gurasoek etxera lehen aldiz, bere bizitzako lehen ordenagailua ekarri zutenean. Bertan ibiltzen zen ama, lanerako gauzak egiten, idatzi eta idatzi. Eta hasiera batean urrunetik begiratzen zuen arren, apurka apurka ordenagailuarengana hurbiltzen hasi ziren etxeko besteak ere. Bera ere hasi zen, ordenagailuarenganako interesa agertzen. Handik urte batzuetara, bere ikastolako lanak ere bertan egiten hasi zen; eta egia esan gustua hartu zion tramankulu berri honi.

Tresna egokia iruditzen zitzaion, lanak egiteko, lanak osatzeko,… lanerako tresna bezala ulertzen zuen. Handik denbora batera, interneta ezagutu zuen, eta hasiera batean ate bikaina iruditzen zitzaion. Une horretatik aurrera, oso erraza zen lehenago bilakaitza zen informazioa segundu bakarrean eskuratzea, informazioa elakarri bidaltzea,… beraz, oso aurkikutza bikaina zela iruditzen zitzaion, gainera gero eta trebeagoa zen lan hauek egiten. Nahiko gustura ibiltzen zen ordenagailuekin.

Neskatxa horrek, gaur ere ordenagailuekin lanean darrai, baina hazi egin da, jada ez da hain neskatila, neska gazte bat dela esan liteke,… eta ordenagailuak erabiltzen jarraitzen du. Baina nahikoa buru hauste sortzen dizkio gai zabal honek. Sarri beldurra ematen dio, baina badoa. Aurten, iraila hasieran hain zuzen ere, lehen aldiz irakaskuntzara begirako aplikazio informatikoak noraino heldu daitezkeen ulertu du, eta beldurtu egiten da.

Hainbat pertsonek, beraien web orriak dauzkate! Ikaragarria da. eta gainera, kosta egiten zaio pertsona horiek beraien sentimenduak web orri horren bidez nola azaleratzen dituzten. Hori ez du gustuko, ez du norberaren egoera emozionala, lagunarteko nondik norakoak,… publikatzeko leku bat bezala ulertzen. Horregatik, neronek ez diot erabile hori emango blog honi. Nahikoa korapilatsuak dira egoerak, web orrian publikatu eta sartu daitekeen edozein bere interpretazioa egiteko. Horregatik, eta orokorrean ordenagailuan ibiltzea ez zaidalako gustatzen, lanak bidaltzera eta ipuinei buruzko informazioa zabaltzera mugatuko da blog hau. Niri buruz informazioa nahi baduzue, etorri lasai eta galdetu!

KALENDARIXUA

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031