You are currently browsing the monthly archive for diciembre 2009.

Garai hartan animaliek ez zuten isatsik. Saltzaile bat gurdi zahar batekin herrira agertu zen arte. Hark zeukan koipe premia! (gurdiak, esan nahi dut). Badakizue zer zekarren? Buztanak, gurdi bete buztan. Denak desberdinak.Animaliek haren berri izan zutenean berehala jo zuten zuten saltzailearengana. Azeria ibili zen azkarren. Makala da ba azeria… Berak erosi zuen buztanik sendoena eta politena.

Etxerakoan azeriak katuarekin egin zuen topo, hura ere saltzailearengana zihoan. Katuak buztan pintto-pinttoa aurkitu zuen, zetazko suge bat zirudien. Marrak zituen trabesean, zebraren antzera. Eta katua ere pozik.

Etxerako bidean zihoala zaldiak ia aurrean hartu zuen, arrapaladan zetorrren, trakatran-trakatran… Zaldia ere arin iritsi zen eta nahiko isats polita lortu zuen, ile luzeduna.

Zaldiaren ostean behia agertu zen. Behiak hartu zuen buztana ez zen hain polita, baina euliak uxatzeko nahikoa.

Saltzailea alde egiteko zorian zegoenean, txerria agertu zen lokatzez beteta.

-«Berandu zatoz. Bat baino ez daukat», esan zion saltzaileak, buztan motz kiribildu bat erakusten.

– «Niri bost axola. Ekarri!». Atzean itsatsi zuen eta hor dabil munduan zehar Pepe baino zoriontsuago. Egia esan, zertarako behar du txerriak buztana? Buztanik gabe ere oso pozik bizi zen. Txerriak nahiago du lasai-lasai ibili eta ahal duen guztietan gorputza lokatzetan freskatu.

Gizakia, egun hartan lo zegoen, eta isatsik gabe geratu zen.

Urrutiko paraje batean istorio harrigarri hau kontatu zidaten aspaldi. Entzun ondo. Herrialde hartan bakar-bakarrik bizi ziren senar-emazteak haur bat ekartzeko irrikitan zeuden edo, besterik ezean, arkumetxo bat edo katu bat, edo triku bat. Bakardadea oso gogorra egiten zitzaien.Aizue, ba… emazteak trikua aipatu eta haur batez erditu beharrean, triku batez erditu zen.

Urte batzuk igaro ziren eta trikua artzain hasi zen. Kirikinoa ardi zain! Egundo horrelakorik! Tira… Ba ardi zain zegoen batean erregea aurkitu zuen mendian galduta; negarrez hasteko puntuan zegoen, nora jo etzekiela. Kirikinoak inguru hura ondo baino hobeto ezagutzen zuen eta gaztelurako bidea erakutsi zion. Erregeak bere burua arriskutik kanpo ikusita, mesedea eskertu nahi izan zion nola edo hala. Denetik eskeini zion: zilarra, urrea, lurralde zabalak… Baina trikuak ez zuen aberastu nahi:

«Ez, eskerrik asko. Zure alabarekin ezkontzea, horixe nahi dut»

Erregearen alaba seko jota geratu zen. Triku batekin eskondu! Eskontza egunean negarrez hasi zen eta negarraren negarraz soineko osoa buzti-buzti egin zuen.

– «Ez larritu maitea». Esan zion trikuak. «Badago egoera hau konpontzeko modu bat. Heldu ezpata honi eta sartu niri paparrean».

Emazteari astakeria iruditu zitzaion, baina triku itxurako senarrak temati jarraitzen zuenez, zazta! bihotzerainoko zuloa egin zion ezpataz.

Bapatean, trikua gizon bihurtu zen, gizon eder, eta denak pozik; senar-emazteak, erregea… den-denak.

Bazen behin, baserritar handi eta zatar bat

nola ez, printzesa polit eta eder batez maiteminduta zegoena.

Behin, inork ez daki zergatik, baina printzesa polit eta ederrak

musu eman zion baserritar handi eta zatar horri

eta printze polit eta eder bilakatu zen.

Behintzat,…  horrela ikusten zuen printzesak,

behintzat,…  horrela sentitzen zen baserritarra.

Todos los duendes se dedicaban a construir dos palacios, el de la verdad y el de la mentira. Los ladrillos del palacio de la verdad se creaban cada vez que un niño decía una verdad, y los duendes de la verdad los utilizaban para hacer su castillo. Lo mismo ocurría en el otro palacio, donde los duendes de la mentira construían un palacio con los ladrillos que se creaban con cada nueva mentira. Ambos palacios eran impresionantes, los mejores del mundo, y los duendes competían duramente porque el suyo fuera el mejor.
Tanto, que los duendes de la mentira, mucho más tramposos y marrulleros, enviaron un grupo de duendes al mundo para conseguir que los niños dijeran más y más mentiras. Y como lo fueron consiguiendo, empezaron a tener muchos más ladrillos, y su palacio se fue haciendo más grande y espectacular. Pero un día, algo raro ocurrió en el palacio de la mentira: uno de los ladrillos se convirtió en una caja de papel. Poco después, otro ladrillo se convirtió en arena, y al rato otro más se hizo de cristal y se rompió. Y así, poco a poco, cada vez que se iban descubriendo las mentiras que habían creado aquellos ladrillos, éstos se transformaban y desaparecían, de modo que el palacio de la mentira se fue haciendo más y más débil, perdiendo más y más ladrillos, hasta que finalmente se desmoronó.
Y todos, incluidos los duendes mentirosos, comprendieron que no se pueden utilizar las mentiras para nada, porque nunca son lo que parecen y no se sabe en qué se convertirán.

Orain urte asko gertatu zen hau. Azeriak oiloa harrapatzea erabaki zuen. Zaku handi bat hartu eta oiloaren arrastoari jarraitu zion. Toki egokia aurkitu zuenean, zuhaitz baten ostean ezkutatu eta oiloa agertzeaz bat, taka, zaku barrura. Zozo batek gertatutako guztia ikusi zuen. Zozoa Oiloaren laguna zen.

Oilo gixajoa! Nire laguntza behar du. Bai, nik ere badakit ziria sartzen…», pentsatu zuen zozoak.

Azeriaren aurrean jarri zen, geldirik, hego bat apurtuta balu bezala.

Zozoa egoera penagarrian ikusita, azeria pozik. «Hau ere zakura», esan zion bere buruari.

Baina zozoa harrapatzeko puntuan zegoenean, honek salto bat egin zuen aurrerantz. Hegalditxo labur bat eta gelditu egin zen. Holan behin eta berriro. Azeria hurbiltzen zen bakoitzean, zozoak hegalditxoa. Bien bitartean oiloak zakutik ateratzea lortu zuen eta bere lekuan harri bat sartu zuen zakuan.

Oiloa aske zegoela ikusi zuenean, zozoak alde egin zuen. Orduan bai, orduan akrobata baten trebeziaz egin zuen hegan.

– «Hor gelditzen zara» esan zion azeriari.

– «Txerri hori! Niri adarra jo nahian?… Ba!, berdin dit. Oraindik oilo gozoa daukat».

Oilo gozoa zeukala, bai zera! Azeria etzen oiloaren azpikeriaz ohartu eta zakua lepoan hartuta etxerantz abiatu zen. Etxean ura jarri zuen irakiten eta, zaku barrukoa oiloa zelakoan, lapikora jaurti zuen…. harria. Plausta! Zipristinek salto egiterakoan azeriaren larrua erre egin zuten. Ze erre eta ze arraio! Gaztaina egosiaren antzera geratu zen azeria.

Harrezkero azeria ezta oiloen atzetik ibiltzen

Bazen behin familia zoriontsu bat: senar-amazteak eta ume jaio berria. Auzoko guztiek miresten zuten familia hura: «Ah ze bikote ederra, eta semea zer esanik ez!».

Behin batean emaztea zuhaitz baten itzalpean zegoen haurtxoa magalean hartuta. Atso itsusi bat hurbildu eta……

– «Kaixo politori. Ilea orrazten utziko didazu?»

– «Ez, eskerrik asko, ez daukat orrazteko premiarik»,

«Nik uste komeni zaizula. Utzidazu, utzidazu!»,

– «Tira, komenigarria baderitzozu…orraztu!»

Eta orrazten hasi zen. Baina atso temati hura sorgina zen, sorgin maltzurra, eta orratz beltz bat sartu zion lepoan. Orratza sartu eta emakumea uso bilakatu zen. Usoa, bai: hegoak zabaldu eta, pla-pla-pla, alde egin zuen! Atsoak, berehala, emakumearen tokia hartu zuen: zuhaitzaren itzalean eseri zen haurtxoa magalean jarrita.

Auzokoak, haurra atso ezezagun itsusi haren eskutan ikusita, harritu egiten ziren.

Aizu, nor zara zu?

Eta sorginak gezurra.

– «Ume honen ama! Nor izango naiz ba! Itxuraldatuta nago, bai, lehen emakume ederra nintzen, baina sorgin gaizto batek itxura hau eman zidan»

Hasieran inork etzion sinetsi, baina hainbestetan esaten zuenez gauza bera, azkenerako denek ziria irentsi. Baita senarrak ere. Sorginak emakumea ordezkatzea eta etxe zoriontsu hartan sartzea lortu zuen.

Etxeak lorategi polit bat zeukan eta egun hartatik aurrera egunero uso zuri bat hurbiltzen zen bertara. Senarrari uso hura asko gustatu eta harrapatzen saiatzen zen. Sorginak, berriz,:

-«Zertarako nahi duzu uso nazkagarri hori! Ala! Goazen barrura!»

Baina behin, zorionez, senarrak usoa harrapatu zuen. Gizonak burua laztandu zionean, arraroa zen zerbait aurkitu zion. Horixe arraroa! Orratz beltza zeukan kokotean sartuta. Gizonak orratza atera eta usoa emakume eder bilakatu zen! Bere emaztea zen!

Emakumeak gertatutakoaren berri eman zuenean, herritarrek sorgina atxilotu zuten. Enparantzan epaitu eta herritik bota egin zuten.

Aurreneko hausnarketatik, gauzak aldatu direla uste dugu, gure ikuspegia, alde batetik behintzat, aldatu egin dela esan genezake. Hasiera batean, irakaskunztari aplikatutako teknologia berriak nahiko urruti gelditzen zitzaizkigun. Ordenagailua bizitzan zehar gero eta arlo zabalagoetan aplikatzen joan gara, baina bat batean iarakaskuntzan teknologiez aparteko ikasgaietan aplikatzan hasi zela entzun genuenean, berehalako beldurra sartu zitzaigun.

Wiki, Web quest, blog eta antzerako “berbak” egiten jakin behar genuela entzuterakoan, gerora irakaskuntzan aplikatzeko, ikasgai honetatik distantzika bat artu genuen, berehala ordenagailuekin bakarrik komunikatzen ziren ikasleak baino ez baikenituen irudikatzen.

Hala ere, segituan jakin genuen, hauek tresna batzuk baino ez direla, eta iakskuntza berria ez dela baliabide teknologikoetara bakarrik mugatu behar; hauek aparteko beste estrategia gisara ulertu behar genituela. Ikuspegi berri horren zehaztapenarekin ados egon ginen taldekideak.

Eta hasi ginen, lehen aldiz eskemak ordenagailuz egin genituen eta oraindik motelak eta oso trebeak ez garen arren, programa polita eta egokia iruditu zaitzaigun. Programa hau eskemak egiteko gure ohiko jardueretan sartzen badugu, hasieran denbora asko behar dugun arren, apurka trebatu eta behin programa honetara ohituta oso tresna baliagarria dela esan genezake. Cmap tools programa erabiltzen ikasi genuen; eta egia esan hainbatek etxean erabiltzen dugu jada.

Bestalde, wikiak zer diren definitu dugu, eta horretan trebatu ez garen arren, zabal mundu honetan zer mugitzen den eta behintzat hitz ezaguna egiteko baliagarria dela uste dugu.

Blogaren erabilerak nahastu egin gaitu. Gure taldeari dagokionez, bakoitzaren erabilera oso ezberdina izan da; batzuk gehiago erabili dute eta beste batzuk ia ezer ez. Hala ere, baliabide egokia iruditzen zaigu. Jakin dugu, Ermuako eskolan adibidez, ikasgaika blog bat sortu dutela irakasleek, eta harrituta daude izan duten arrakastarekin. Ikasleak motibatzeko baliagarria izan dela diote; eta egunero egunero hainbat bisita eta komentario jasotzen dituztela. Irakasleentzat uste zutena baino lan handiagoa izan da. Eta guk, irakasle izango garen aldetik, argi eduki behar dugu zein den gure helburua; gure helburua, ikasleek ikasteaz gain motibaturik daudela ikastea da; eta hau ikasleak motibatzeko tresna bat baldin bada, zergatik ez dugu ba erabiliko? Gure ateak, zabalik egon behar dira.

Eta amaitzeko Web questak zer diren ikasi dugu, eta blogaren antzera, bat sortu dugu, baina kasu honetan taldeka egin dugun lana izan da. Lehenengo gai ezberdinak lantzen zituzten hainbat web quest bisitatu ditugu, bakoitzaren atalak ezberdinduz, eta ondoren bat egin dugu. Web quest honi ere etekinak atera diezazkiokegula uste dugu. Agian, belaunaldi berriarentzat ikasteiko metodorik erakargarriena da!

Hala ere, azpimarratu beharean ikusten dugu gurue burua; baliabide hauek baliabideak baino ez direla, tresnak baino ez. Hauek bere erabilera hutsean, ez dute funtziorik; baina ikasgaien lanke zabalaren barruan, tartetxo bat eduki dezaketela uste dugu.

1.Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Ze estrategia erabiltzen dira?

Ikasleek beraiek ikertzea da, eskura duten informazioa eraldatuz eta talde lanean ezagutza eraikiz.

Erabiltzen diren estrategiak praktikotasuna bultzatzeko sortutakoak dira.

2. Webquest baten atal bakoitzak ze ezaugarri bete behar ditu?

1.Sarrera= erakargarria

2.Atazak= zehatza eta argia

3.Prozesua= pausu guztiak ondo azaldu behar dira

4.Ebaluazioa= ebaluatzeko irizpideak aurrez ondo zehaztuak izan behar dira.

5.Ondorioak= ikaste prozesu horren sentsazio on bat utzi behar du.

3. Zein da atal bakoitzaren helburua?

1.Sarrera= Sarreratxo bat, non, gaiari hasiera bat ematen zaion, zeri buruz doan, modu orokorrean aipatuz. Hau gaiarekiko lehenengo kontaktua izanik.

2.Ataza= Atal honetan gaiaren bidez lortu nahi diren helburu eta konpetentziak azaltzen dira.

3.Prozesua= Finkatutako helburu eta konpetentziak lortzeko hainbat ariketa nola egin aipatzen du.

4.Ebaluazioa= Bertan, kontutan hartuko diren ebaluazio irizpide desberdinak azaltzen dira.

5.Ondorioa= Azken atal honetan, agurra eta zorionak agertzen dira.

4. Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek?

Orokorrean ikusten den irudia da garrantzitsuena, begitik sartu behar baita. Beraz, letra motak, koloreak, ipinitako irudiak, informazioa, … zaindu behar dira.

Letra mota argia eta aldi berean erakargarria izan behar da, bai forma eta eduki aldetik ere.

Koloreak ez dira ilunak izan behar, hauek erakargarri eta bizi-biziak izan behar dira.

Irudiak aldiz, argiak izan behar dira, hauen konplexutasuna erabiltzailearen adinaren araberakoa izan behar da.

Informazioa hurbila izan behar da, argia, zehatza eta motza.

Bideo, abesti …, azken finean, multimedia baliabideekin erakargarritasuna bilatu behar da.

Maialen Arrinda

Olatz Aizpitarte

Itsaso Basauri

Lohitzune Larrañaga

KALENDARIXUA

diciembre 2009
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031